|
Garbiketa-protesta
ekintza: haitzak garbitu orain!
Otsailaren
16ko goizean, itsasbehera aprobetxatuz eta euskal kostaldeko
hainbat puntutan aldi berean ( Zumaia, Ea, Urdaibai, Armintza,
Plentzia, Barrika eta Sopela), 224 lagunen artean 3.600 kilo
galipot bildu ditugu haitzetan, nahiko eskuragarri dauden kala
eta itsaslabarretan.
Talde ekologista, naturalista eta surfistetako kideok arroka
eta itsasadarretan eragiteko protokoloa jarraitu dugu eta, ekintza
honen bidez erakutsi dugu posiblea eta hainbat arinen beharrezkoa
dela leku horietan garbiketari ekitea, batez ere sarbiderik
errazena dutenetan.
Erakutsi dugu, halaber, itsaslabar eta itsasadar horiek lohi
daudela eta administrazioa ez dela garbitzen ari. Horren arrazoiak:
administrazioaren aurreikuspen falta, pasibitatea eta erabakiak
hartzeko orduan moteltasuna.
Egoki
jardun dute, hala ere, arrantzaleen antolaketan eta horniketan,
itsasoan bertan petrolioa jaso dezaten. Eskatzen diogun gauza
bakarra bizkortasun bera da, gure kostaldearen %90 osatzen duten
haitz eta itsaslabarrak garbitzeko. Gune hauetan Prestigeren
kutsadurak oso eragin larria izan du. Horregatik baliabideak
gehitzea eskatzen diogu petrolioa garbitzeko, antolaketa eraginkorragoa
eta, behar izanez gero, bolondresak deitzea.
Talde ekologista, naturalista eta surfistak prest gaude garbiketa-protestaldi
gehiago egiteko, administrazioak gune hauek garbitzeari berehala
ekiten ez badio.
Ekologistak Martxan, Gernikako Ekologia Tailerra, Txipio Bai
Elkarte Naturalista, Zumaiako Natur Taldea, Peña Txuri
Surf Taldea eta Barrika Surf Taldea.
|

Argazki
sortak
Garbiketa-protesta
otsailak 16
1.
Garbiketa-protesta
(otsailak 16). Oso interesgarria. Windows Media formatoan, 10
MB, 15 minutu. [JAITSI].
2. Bideo berria (martxoak 16). Hilabete geroago leku berean
petroleoa hor dago oraindik. [JAITSI].
|